ZERBITZUAK

Ospitalizazioa

Ospitalizazioa ikonoa

OSPITALIZAZIOA

Hospital Intermutual de Euskadik 44 ohe ditu 2 solairutan banatuak. Gaixoaren eta haren lagunkideen erosotasunik handiena lortzeko instalazioak daude guztietan: haize egokitua, telebista, wifia, interfonoaren bidezko komunikazioa, azken belaunaldiko oheak eta lagunkidearen besaulki etzangarria.

Gainera, ospitaleak baditu ezinduentzat egokitutako gelak bi solairuetan, eta baita itxaron gela bat solairu bakoitzean eta erizaintza kontrola ere.

Profesionaltasuna, arreta pertsonalizatua eta gaixoarekiko eta haren lagunkideekiko tratu atsegina, horiexek dira zerbitzu honen arau nagusiak.