ZERBITZUAK

Zerbitzuak

Laguntzaren kalitatea, profesionaltasuna, eta batik bat, gaixoarekiko giza tratua, horiexek dira ospitale honetako arlo guztietan nagusi diren balioak.

Hospital Intermutual de Euskadiko prozesuen araberako kudeaketa ereduagatik eta diagnostikoan nahiz tratamenduan erakusten duen bizkortasun handiagatik ISO 9001 laguntza kalitate ziurtagiria jaso du ospitaleak.

Hospital Intermutual de Euskadik teknologia aurreratuena du eta prestigio handiko profesionalak lan patologiaren barnean zerbitzu guztietan.

Hospital Intermutual de Euskadik jakintza-alor anitzeko taldea du, jardunean ari den langilearen hezur eta muskuluen patologian aditua, eta traumatologia, kirurgia plastikoa eta konpontzailea, errehabilitazioa, oftalmologia eta psikiatria espezialitateak biltzen ditu, gaixoa hobeto eta azkarrago senda dadin lortzeko oinarria bermatuz.