Erradiologia sailean PACS sistema (Picture Archiving and Communication Systems) dugu, hauxe da, irudiak hartzeko gailuak, biltegiratze unitateak, bistaratze estazioak eta datu-baseak. Tresna informatiko horren bidez jaso, banatu, artxibatu eta bistaratzen dira irudi digitalak. “Web” inguruko arkitekturan aurkezten da hori guztia.
-
ERRESONANTZIA MAGNETIKOA
Minik ematen ez duen irudi bidezko diagnostiko teknika da erresonantzia magnetikoa (EM), eta eremu magnetiko bat erabiltzen du (imana) irudiak bi dimentsiotan egiteko. EMk ez du erradiazio ionizatzailerik (X izpiak) erabiltzen, eta horrenbestez, ez du erradiazio horiek dituzten arriskurik eragiten eta haren erabilerarekin loturiko beste arriskurik ere ez da ezagutzen.Erradiologo batek, hauxe da, EM azterketak interpretatzeko prestakuntza egokia duen mediku batek, aztertuko ditu irudiak eta aurkitutakoen txostena bidaliko dio medikuari.
-
EKOGRAFIA
Ultrasoinuaren bidez lortzen dira ekografia irudiak. Horrenbestez, ultrasoinuaren bidezko azterketek ez dute erradiazio ionizatzailerik erabiltzen, eta beraz, ez dute erradiaziorik sortzen. Ultrasoinuak ez du osasunerako eraginik, eta horrenbestez, behar adina aldiz errepika daiteke medikuak eskatzen badu.Erradiologoak, hauxe da, irudian aditua den medikuak interpretatuko du ekografia eta txostena bidaliko dio proba eskatu zuen medikuari.
-
Eco-doppler
Ekografia tradizionalaren aldaera da eco-Doppler, eta horrenbestez, ultrasoinuak erabiltzen ditu. Haren bidez, Doppler efektua aprobetxatuz, gorputzeko zenbait egitura zeharkatzen dituen fluxuaren abiadura uhinak, gehienetan odol hodiak, ikus daitezke, zuzenean begiratuta ikusi ezin direnak. -
TELEAGINGAILU DIGITALA ETA ERRADIOLOGIA KONBENTZIONALEKO GELA
Erradiologia gela. X izpiak (erradiografiak) minik ematen ez duten azterketak dira, eta medikuei diagnostikoa egiten, eta horrenbestez, tratamendu egokia jartzen laguntzen die.Erradiografia edo plaka egitean erradiazio dosi txiki batzuen eraginpean jartzen da gorputzaren zati bat, gorputzaren barneko irudiak hartu ahal izateko.
-
TALKA UHINAK
Talka uhinak uhin magnetikoak dira, ultrasoinuen antzekoak, baina energia maiztasun eta dentsitate handiagoarekin. Talka uhina gailu berezi batean sortzen da giza gorputzetik kanpo eta ekintza puntu batean biltzen da (tratamendu lekua). Tratamendua egiten den bitartean azalak ez du inolako lesiorik jasaten. Akustikaren legearen arabera hedatzen dira uhinak.Gorputzetik kanpoko talka uhinen bidezko terapia hezurretik hurbil dauden zati bigunetako oinazearen aurkako terapietarako tratamendu modu bat da traumatologian, pseudoartrosiarako eta hezurren hausturen finkatzea atzeratzen denean.
Tendinitisetan aplikatzean ez da inolako ekintza suntsitzailerik nabari, alderantziz baizik, sendatze prozesuak abiarazten dira. Hezurrean hezur-neoformazioa abiarazten da, hezurraren kondentsazioa dagoen haustura batean gertatzen den bezala. Tendoien kaltzifikazioak desegin daitezke eta oinaze kronikoak, zuntz mingarrien gaineko eragin zuzenagatik direnak seguru asko, desager daitezke.