AURKEZPENA

ZEREGINA ETA IKUSPEGIA

ZEREGINA ETA IKUSPEGIA

Zeregina

Hospital Intermutual de Euskadi Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateen Ospitale Mankomunatua da eta osasun laguntza eta kirurgia nahiz errehabilitazio zerbitzuak eskaintzen dizkie, lehenik, Mutualitate partaideetako istripua izan duten langileei, eta bigarren, beste mutualitate batzuetakoak izateagatik, larrialdi arrazoiengatik, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak baimendutako hitzarmenengatik edo beste arrazoi jakin batzuengatik bertan osasun laguntza jaso behar duten pertsonei.

Ikuspegia

  1. Bere egiteko nagusiak dira larrialdietan osasun laguntza ematea, ebakuntza kirurgikoa edo ospitaleratu gabe egin ezin diren teknikak edo ospitaleratu gabe egin ezin diren teknikak edo zaintza espezializatuak behar dituzten gaixoen eta istripua izan dutenen ospitaleratzea eta errehabilitazio medikuntza.
  2. Bere helburua da pertsonen gizarterako prestasuna optimizatzea, Zentroak dituen giza baliabideak eta baliabide teknikoak nahiz ekonomikoak behar bezala erabiliz, eta era berean prozesu mediko-kirurgikoen azken kalitatea eta iraupena hobetuz.
  3. Ahalegin berezia egiten du inguruaren aldaketetara etenik gabe egokitzeko, jarrera berritzailea eta malgua du, gaixoei eta istripua izan dutenei zerbitzu bikaina eskaini ahal izateko, Mutualitate partaideekin erlazio eraginkorra bultzatuz.
  4. Errentagarritasun indize handiak izan behar ditu, bere obligazioak betetzen dituela eta bere jardueren kalitatean eta hedapenean aurrera ari dela bermatu ahal izateko betiere.
  5. Erakunde zuzena eta arduratsua izan behar du, hala langileekiko harremanetan, haien ongizateaz eta lanbide garapenaz kezkatuz, nola kolektibitatearen aurrerabidearekiko konpromisoak bere gain hartzeko garaian.