Jarraibide hauen helburua da, HOSPITAL INTERMUTUAL DE EUSKADI, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateen Ospitale Mankomunatuak (291 zkia.), hala behar badu, egiten dituen erregulazio harmonizatuari lotu gabeko kontratuak esleitzeko prozedurak arautzea, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena) 191. artikuluaren arabera, Erakunde honek egiten dituen kontratazioetan, Herri Administrazioena ez bezalako botere esleitzailearekin sartua dagoenez sektore publikoan, bete daitezen Lege horrek arau dituen publizitate, lehia, gardentasun, isilekotasun, berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak.
Bestalde, kontratazio erregimen orokorrari dagozkion arauak zehaztea dute xede Jarraibide hauek, aipaturiko Errege Dekretu horren 190. artikuluak erregulazio harmonizatua duten kontratuak esleitzeko xedaturikoa zehazteaz gainera.