Prozedura kirurgikoak
Hospital Intermutual de Euskadik azken belaunaldiko ekipoez hornituriko ebakuntza gelak ditu. Haietan, kirurgia alorreko mediku taldeak, azken kirurgia tekniketan eskarmentu handikoak guztiak ere, kirurgiak programatzen ditu hainbat espezialitatetan: traumatologia eta kirurgia ortopedikoa, kirurgia plastikoa eta konpontzailea, kirurgia oftalmologikoa, eta egunean 24 orduetan eta urtean 365 egunetan egiten ditu kirurgia lanak larrialdietan.
Hospital Intermutual de Euskadik 2.600 bat kirurgia egiten ditu urtean, eta erreferentziako traumatologia zentroa da Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateen sektorean Bizkaian eta mugako herrialdeetan.
Aplikaturiko prozedura kirurgikoen artean, aipatzekoak dira:
-
SORBALDAKO ARTROSKOPIAK
-
- Errotadoreetako mahukatxoetako lesioak
- Ezegonkortasuna
- Bihurdura akromioklabikularra
-
-
UKONDOKO ARTROSKOPIA
- Hausturak
-
ESKUMUTURREKO ARTROSKOPIA
- Hausturak
- Ezegonkortasuna
- Fibrokartilagoko lesioak
- Lotailuetako lesioak
-
BELAUNEKO ARTROSKOPIA
- Meniskoko lesioak
- Lotailuetako lesioak
- Lesio kondralak
-
ORKATILAKO ARTROSKOPIA
- Hausturak
- Meniskoko lesioak
- Lotailuetako lesioak
- Lesio kondralak
-
BARNE FINKATZEAK
- Endomedularrak
- Berregite periartikularrerako osteosintesia
- MIPO Teknika
-
KIRURGIA ORTOPEDIKOA
- Artroplastiak
- Ezegonkortasunak
-
OFTALMOLOGIA
- Bitrektomiak
- Kataratak – FACO
- DCR
- Enukleazioa
- Gorputz arrotzak ateratzea
- Begi-zuloetako inplanteak
- Glaukoma ebakuntza
- Konjuntiba lesioa
- Betazaletako lesioak
- Betazala berregitea
- Begi globoaren haustura konpontzea – zauri zulatzailea
- Begi-zuloa berregitea
EPIKONDILITISA
HEZUR LUZEEN HAUSTURAK
GILTZADUREN HAUSTURAK
HAUSTURAK-LOKADURAK
ERAZTUN PELBIKOKO HAUSTURAK
KANPO FINKATZEAK
ONDORIOEN KIRURGIA (PSEUDOARTROSIA, FINKATZE OKERRAK…)
Anestesiologia eta Suspertzea
-
ANESTESIA EBAKUNTZA-GELAN
Edozein kirurgia ebakuntza egin behar zaien gaixoen anestesia zaintza eta analgesia da beste laguntza lan nagusietako bat. Era guztietako gaixoak artatzen ditugu, eta arreta berezia ematen diegu konplexutasunagatik edo egin behar zaien kirurgia motagatik zaintza bereziak behar dituztenei.
-
ANESTESIA OSTEKO SUSPERTZE UNITATEA (URPA)
Kirurgia egin zaion gaixoaren ebakuntza osteko berehalako tratamenduaz arduratzen da anestesia osteko suspertze Unitatea.
Unitate honen helburua da gure gaixoei kalitatezko laguntza ematea eta haien segurtasuna bermatzea ospitalizazio arlora eraman aurretik. Horren harira, gaixoei tratamendua jartzen zaie ebakuntza osteko oinazea kontrolatzeko, egonkortze hemodinamikorako, oxigenazio egokia izateko eta egon daitezkeen konplikazioei aurrea hartzeko. Gaixoa monitorizatua eta anestesiologiako adituek gainbegiratua egoten da uneoro. Protokoloak erabiltzen dira segurtasuna bermatzeko, egungo araudiari jarraiki betiere.