GARDENTASUNARI BURUZKO 19/2013 LEGEA

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak honako helburu hauek ditu: jarduera publikoaren gardentasuna zabaldu eta indartzea, jarduera horri buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta bermatzea, arduradun publikoek bete beharreko gobernu onaren betebeharrak ezartzea eta haiek ez betetzeak dakartzan ondorioak ezartzea.

Lege hori 2014ko abenduaren 11n hasi zen indarrean eta Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateei aplikatu behar zaie.