Gardentasuna
Accountability anglosaxoiaren parekoa, kontua da Gobernuak eta Administrazioak jendeak aztertzeko moduan zabaltzea, gobernuaren informazioa eskuratzeko kostuak murrizten dituzten sailkapen eta hedapen sistemen bidez. Gardentasunak ez du esan nahi hartzaile jakin bati kontuak eman behar zaizkionik, baizik eta informazioa erakusleiho publikoan jartzea, interesa duten guztiek ikusi eta azter dezaten eta, hala behar badu, zigortzeko bide gisa erabil dezaten haren edukian okerrak baldin badaude. Bere prozesuak besteek aztertu, miatu eta kritika ditzaten zabaltzen dituen erakundea erakunde gardena da, eta bestela, ez da hala.
Open Data
Gobernuek eta Administrazioek argitaratutako datuak eta dokumentuak dira, edozein pertsonak askatasun osoz erabili, berrerabili, birbanatu eta beste datu publiko eta pribatu batzuekin konbinatu ditzakeenak, gehienez ere, agertzen diren modu berean hartu eta partekatzeko baldintza beterik. Argitaratutako datuak lehenak izango dira, ez landuak.
Bi norabide dituzte:
- Herritarrentzat. Kasu honetan, Gardentasun kontzeptuaren barnean daude.
- Profesionalentzat eta enpresentzat. Kasu honetan, ekonomia sustatzeko tresna dira.
Gobernu Ona
Gobernuek erabakiak hartzeko, politika publikoak ezartzeko, gaiak bideratzeko eta baliabide publikoak kudeatzeko duten modua deskribatzeko erabiltzen da Gobernu Onaren kontzeptua. Azken batean, gobernu ekintzaren kalitate demokratikoaren mailarekin dago loturik. Jarduteko balioak eta printzipioak biltzen ditu Gobernu Onak, honako hauek, besteak beste:
- Legearen inperioaren pean jartzea.
- Gardentasuna indartzea.
- Sentsibilitatea herritarren eskarien aurrean.
- Herritarren parte hartzea eta lankidetza.
- Adostasunera bideratzea.
- Gizarte zuzentasuna.
- Eraginkortasuna eta eragingarritasuna.