INFORMAZIO KORPORATIBOA

Zeregina

Hospital Intermutual de Euskadi Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateen Ospitale Mankomunatua da eta osasun laguntza eta kirurgia nahiz errehabilitazio zerbitzuak eskaintzen dizkie, lehenik, Mutualitate partaideetako istripua izan duten langileei, eta bigarren, beste mutualitate batzuetakoak izateagatik, larrialdi arrazoiengatik, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak baimendutako hitzarmenengatik edo beste arrazoi jakin batzuengatik bertan osasun laguntza jaso behar duten pertsonei.

Ikuspegia

  1. Bere egiteko nagusiak dira larrialdietan osasun laguntza ematea, ebakuntza kirurgikoa edo ospitaleratu gabe egin ezin diren teknikak edo ospitaleratu gabe egin ezin diren teknikak edo zaintza espezializatuak behar dituzten gaixoen eta istripua izan dutenen ospitaleratzea eta errehabilitazio medikuntza.
  2. Bere helburua da pertsonen gizarterako prestasuna optimizatzea, Zentroak dituen giza baliabideak eta baliabide teknikoak nahiz ekonomikoak behar bezala erabiliz, eta era berean prozesu mediko-kirurgikoen azken kalitatea eta iraupena hobetuz.
  3. Ahalegin berezia egiten du inguruaren aldaketetara etenik gabe egokitzeko, jarrera berritzailea eta malgua du, gaixoei eta istripua izan dutenei zerbitzu bikaina eskaini ahal izateko, Mutualitate partaideekin erlazio eraginkorra bultzatuz.
  4. Errentagarritasun indize handiak izan behar ditu, bere obligazioak betetzen dituela eta bere jardueren kalitatean eta hedapenean aurrera ari dela bermatu ahal izateko betiere.
  5. Erakunde zuzena eta arduratsua izan behar du, hala langileekiko harremanetan, haien ongizateaz eta lanbide garapenaz kezkatuz, nola kolektibitatearen aurrerabidearekiko konpromisoak bere gain hartzeko garaian.

Gardentasuna

Accountability anglosaxoiaren parekoa, kontua da Gobernuak eta Administrazioak jendeak aztertzeko moduan zabaltzea, gobernuaren informazioa eskuratzeko kostuak murrizten dituzten sailkapen eta hedapen sistemen bidez. Gardentasunak ez du esan nahi hartzaile jakin bati kontuak eman behar zaizkionik, baizik eta informazioa erakusleiho publikoan jartzea, interesa duten guztiek ikusi eta azter dezaten eta, hala behar badu, zigortzeko bide gisa erabil dezaten haren edukian okerrak baldin badaude. Bere prozesuak besteek aztertu, miatu eta kritika ditzaten zabaltzen dituen erakundea erakunde gardena da, eta bestela, ez da hala.

Open Data

Gobernuek eta Administrazioek argitaratutako datuak eta dokumentuak dira, edozein pertsonak askatasun osoz erabili, berrerabili, birbanatu eta beste datu publiko eta pribatu batzuekin konbinatu ditzakeenak, gehienez ere, agertzen diren modu berean hartu eta partekatzeko baldintza beterik. Argitaratutako datuak lehenak izango dira, ez landuak.

Bi norabide dituzte:

  • Herritarrentzat. Kasu honetan, Gardentasun kontzeptuaren barnean daude.
  • Profesionalentzat eta enpresentzat. Kasu honetan, ekonomia sustatzeko tresna dira.

Gobernu Ona

Gobernuek erabakiak hartzeko, politika publikoak ezartzeko, gaiak bideratzeko eta baliabide publikoak kudeatzeko duten modua deskribatzeko erabiltzen da Gobernu Onaren kontzeptua. Azken batean, gobernu ekintzaren kalitate demokratikoaren mailarekin dago loturik. Jarduteko balioak eta printzipioak biltzen ditu Gobernu Onak, honako hauek, besteak beste:

  • Legearen inperioaren pean jartzea.
  • Gardentasuna indartzea.
  • Sentsibilitatea herritarren eskarien aurrean.
  • Herritarren parte hartzea eta lankidetza.
  • Adostasunera bideratzea.
  • Gizarte zuzentasuna.
  • Eraginkortasuna eta eragingarritasuna.