ZERBITZUAK

Kontsultak

Kontsultak ikonoa

KONTSULTAK

Traumatologia

Hospital Intermutual de Euskadiko laguntza protokoloaren oinarria da kasu kliniko bakoitzari beharreko denbora eta baliabide guztiak eskaintzea, arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa eman ahal izateko. Horretarako, traumatologiako lan patologiaren diagnostikoan eta tratamenduan guztiz espezializatutako mediku traumatologo taldea du.

Oftalmologia

Hospital Intermutual de Euskadik lan patologian eskarmentu handia duen mediku oftalmologoen taldea du, Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten Mutualitateek bidalitako gaixoen begietako lesioak sendatzeko kontsultetan nahiz larrialdietan eta beharreko kirurgia ebakuntzak egiteko, prozesu mediko eta kirurgiko osoan tratu pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskainiz betiere.

Psikiatria

Lanaren alorrean psikiatria patologiak izaten ari diren bilakaera ikusirik, 2004. urtean psikiatria unitatea sartu zen Hospital Intermutual de Euskadik eskaintzen dituen zerbitzu zorroan. Trauma osteko estresa, egokitze arazoak, antsietate nahasmenduak eta depresio nahasmenduak dira artatzen diren nahasmendu nagusiak.